Armarriko koroa
Saltar navegación

ULTZAMAko  Udala

2012ko otsailaren 5a

NOLA IRITSI?

Nafarroako mapa non Ultzama nabarmenduta agertzen daUltzamara iristeko errepide mapa Planoan errepide kolorea: urdina Autobidea
Planoan errepide kolorea: berdea Autobia
Planoan errepide kolorea: gorria E.Nazionala

Iruñetik baldin bazatoz, N-121-A hartu eta hortik jarraitu behar duzu Atarrabiara iritsi arte; han NA-411 errepidean sartu eta jarraitu errepide hori utzi gabe. 25 minututan bailaran izanen zara.

Bestela, Gasteiz/Vitoria edo Donosita/San Sebastiandik etorriz gero, ibilbidea desberdina da. Lehenik eta behin, N-1 errepidera joan behar duzu Irurtzungo herrira iritsi arte, han A-15 autobia hartu, eta Urrizako irteeran atera behar duzu NA-411 hartzeko Lizasoko norabidean. Gutxi gorabehera ordu batean iritsiko zara.

Donosita/San Sebastiandik etortzen direnek errazagoa dute soilik A-tik joan behar baitute N-1 errepidearekin elkartu arte, eta hori hartu. Hamabi kilometro ibili ondoren, A-15 autobia hartu eta, Urritzara iristean, Gasteiztik etortzen direnek egin duten bide bera egin behar dute, hau da, NA-411 errepidea hartu Lizasoko norabidean.

Ondo ibili.