Nafarroako bailara da, izen bereko ibaiak zeharkatua, eta hiriburutik, Iruñetik, 22 kilometrora dago, iparralde aldera. Honako herri hauek osatzen dute bailara: Alkotz, Arraitz-Orkin, Auza, Zenotz, Eltso, Eltzaburu, Gorrontz-Olano, Gerendiain, Ilarregi, Iraizotz, Suarbe, Lizaso, Urritzola-Galain eta udalerriaren herriburu den Larraintzar herriek. Tokien artean, Orgiko hariztia eta Eltzaburu edo Auza herriak nabarmentzen dira; hala ere, bailararen bista ederrak ikusteko, Eltsora edo Gelbentzuko behatokira joan gaitezke, handik Ultzama eta Basaburuko bailarak ikusten baitira Mailoak eta Aralarko mendizerraraino.
Larreek eta iralekuek berezko duten klima hezea eta suabea dago bailara honetan; mendi, larre eta basoek inguratuta eta errekastoek zeharkatuta, ohiko irudia da ganadua bazkatzen ikustea.
Herriak txikiak eta politak dira; haien etxeak handiak eta harrizkoak, eta bi isuriko teilatuek eta puntu erdiko ateek balkoi handiez apainduta agertzen diren hormak edertzen dituzte.